Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Gertuko komunikabideen III. jardunaldia: balio soziala

Nabigazioa
Errota

2015eko abenduaren 14an. Aretxabaletako campusa

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezikom ikerketa taldeak antolatuta, Gertuko komunikabideen hirugarren jardunaldia izango da 2015eko abenduaren 14an. Jardunaldiaren helburua da Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko gertuko komunikabideen egoera ezagutzea eta ezagutaraztea, eta unibertsitatearen, sektorearen eta administrazioaren elkargune izatea.

Oraingo edizioan, euskarazko komunikabideen balio soziala ikertzea helburu duen ikerketa proiektuaren lehen emaitzak aurkeztuko ditu MONDRAGON UNIBERTSITATEko Hezikom ikerketa taldeak: 2014 eta 2015ean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetza babesle nagusi dela egindako ikerketa baten emaitzak aurkeztuko ditu, estreinakoz ("Euskarazko komunikabideen balio soziala neurtzen, Goiena eta Berria-n eginiko ikerketa-pilotua") eta balio sozialaren metodologian sakontzeko aukera ere izango da. Hekimen elkarteak ere babestu du ikerketa hau. Horrez gain, gai honen inguruko ikuspegi orokorraren berri emango du Marti Petit ikertzaile katalanak eta euskarazko komunikabideen balio sozialaren pertzepzio ezberdinak agertuko dituzte zenbait eragilek.